Amy Beach | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Amy Marcy Cheney |
Jaiotza | Henniker (en) , 1867ko irailaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1944ko abenduaren 27a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Hills Cemetery (en) |
Heriotza modua | : bihotz-biriketako geldialdia |
Familia | |
Aita | Charles Abbott Cheney |
Ama | Clara Imogene Marcy Cheney |
Ezkontidea(k) | Henry Harris Aubrey Beach (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Ernst Perabo Carl Baermann |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea eta musikagilea |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | pianoa |
Amy Marcy Cheney Beach (1867ko irailak 5 – 1944ko abenduak 27[1]) musikagile eta piano-jole amerikarra zen. Musika klasikoan, eskala handian, arrakasta eduki zuen lehen emakumezko musikagile estatubatuarra izan zen. Berak konposatutako “Gaelic” sinfonia, Boston Symphony Orchestrak 1896an estreinatua, emakume amerikar batek konposatu eta argitaratu zuen lehen sinfonia izan zen. Europako prestakuntzarik gabe arrakasta izan zuen lehen konpositore amerikarretako bat izan zen eta bere garaiko Amerikako musikagile errespetatu eta txalotuenetako bat izan zen. Piano-jole moduan, Estatu Batuetan eta Alemanian eman zituen kontzertuengatik ospe asko izan zuen. Bere musika jo ohi zuen kontzertu hauetan.